"Orain, arlo horretako eragile publiko eta pribatu guztiak ere inplikatu daitezela espero dugu", gaineratzen du Lopez lehendakariak.
Berrikuntza Soziosanitarioko Fundazioaren misioa da ezagutza, ikerketa, garapena eta berrikuntza kudeatzeko ekimenak koordinatzea eta bultzatzea. Lan esparruak hauek dira: zahartzea, gaixotasun kronikoak, ezgaitasuna eta mendekotasuna. Zerbitzu hobeak, eragingarriagoak eta pertsonengana orientatuagoak definitu nahi ditu Fundazioak.
Lehendakariak azpimarratu du "jendartea eta osasuna ordenatzea eta garatzea" oso garrantzitsua dela, izan ere, bere esanetan, jendartea eta osasuna "elkarri oso gertuan" daude, baina elkarri "bizkarra emanda" egon dira.