Hain justu ere, euskal kutxak banketxe bihurtzeko prozesua izango da hizketaldiaren goiburu eta mamia. Euskal kutxek bat egiteko, Jaurlaritzak lantzen diharduen legea ere aztertuko du. Ordubete izango du Izagirrek azalpenak emateko eta, ondoren, beste ordubete izango dute eztabaidarako.