Europako eta Espainiako gobernuek ezarritako eskaerak eta helburuak zor publikoa murrizteko, betetzeko moduan dagoen autonomia erkidego bakarrenetakoa dela dio Euskadiko Kutxak bere txostenean. Erronka, betetzeko modukoa dela diote Euskadiko Kutxako adituek. 2010ean, Euskadiko erakundeen zorpetze maila Barne Produktu Gordinaren %7,4 izan zen.
Euskadiko Kutxak dio merkatuek euroaren biziraupena kolokan jartzen dihardutela, Europako gobernuak presionatuz. Eta, horren aurrean, Europar Batasunak eta berau osatzen duten Estatuek, erantzun "bateratu eta irmoa" eman behar dutela diote, merkatuen presio horri aurre egiteko.
Euskadiko Kutxaren aurreikuspena da aurten 1,4ko hazkundea izatea Euskadiko ekonomiak. Iaz, Barne Produktu Gordunaren %0,3 hazi zen. Era berean, Euskadiko Kutxak uste du langabezia tasa ez dela murriztuko 2012ra arte Euskadin.
Bestalde, Euskadiko Kutxako zuzendari orde Xabier Egibarrek esan du ez duela bategite edo aliantzarik bultzatuko beste kutxa edo finantza entitateekin; izan ere, Euskadiko Kutxak egitasmo "sendo, zor bako eta ezberdina baitauka eta, horrek, nahikoa bermearekin lehiatzea ahalbidetzen digu, besteak beste, 11,5eko kore kapitala daukagulako".