Foru Gobernuak %20 aurreztuko du kargu politikoen soldatetan

Leire Kortabarria 2011ko uztailaren 20a

Gipuzkoako Foru Gobernuak 1.000.000 euro, %20, aurreztuko ditu urtean kargu politikoen soldatetan. Atzoko Diputatuen Kontseiluak kargo politikoen egitura onartu du eta lehen izendapenak egin ditu.

Onartutako egiturak gutxitu egin du karguen kopurua. Lehengo gobernuak guztira 83 kargo zituen, 79 zuzenak eta beste 4 prentsa bulegoa osatzeko azpikontrata bidez, oraingoak berriz 64 guztira. Egitura berrian denak kargu politikotzat hartu eta zuzenean Foru Aldundiak kontratatuko ditu.

Kargu kopurua bakarrik ez, hauek jasoko duten soldatan ere egin ditu murrizketak Foru Gobernuak. Diputatu Nagusiaren soldata %15 jaitsiko da eta urtean 74.915 euro kobratuko ditu, aurrekoak baino 13.221 euro gutxiago. Foru Diputatuen soldata %10 jaitsi du 71.792 eurotan utziz, aurrekoekin alderatuz gero 7.977 euro gutxiago jasoko dituzte urtean foru diputatu berriek. Gainerako kargu politikoen soldatak ere jaistea erabaki du Diputatuen Kontseiluak guztira 1.000.000 euro aurreztuz urteko, %20 alegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak