Gogoratu aurten gaztetxoek ez dutela dantza irakasleekin entsegurik egingo, baina koreografiak prestatuta izango dituzte bideo batzuen bitartez eta bertatik ikasi beharko dituzte dantzak. Irakasle lanetan Maite Albes eta Amaia Txintxurreta dabiltza Aretxabaleta eta Oñatiko dantzari batzuekin batera.
Pixkanaka-pixkanaka hasi gara bideo horiek Zugazera eta Youtubera igotzen, hala ere, oraindik ez daude bideo guztiak. Lasai egon, zuei tokatutako abestiaren koreografiaren bideoa jartzen duguneam mail bitartez abisatuko dizuegu-eta.
Bitartean, abestiaren letra ikasten joatea gomendatzen dugu.
Kamiseten bideoak
Dagoeneko grabatu ditugu kamisetak nola moldatu azaltzen dituzten bideoak ere. Bideo horietatik gaztetxoek ikusi ahal izango dute ikuskizun egunerako euren kamisetak nola moztu eta moldatu. Lan horretan ibili da Amaia Albes diseinatzaile arrasatearra eta bideo horiek helbide hauetan aurkituko dituzue: Zugazen eta YouTuben.
Beraz, animatu eta moldatu zuen kamisetak aurtengo Kantari karaoke ikuskizunerako!