Ekimena Eroskik eta Basque Culinary Centerrek euskal produktuak sustatzeko elkarlanean hasi duten programaren zati da, Gure zaporeak kozinatzen lelopean. Hegaluze-errezeten ostean, haragiari ekingo diote. Eusko Jaurlaritzak ere bat egin du ekimenarekin.
Lehen jarduera honekin, hegaluzea kontsumitzaileen artean sustatu nahi dute, sasoiko arrain-motarik nagusiena delako eta oso preziatua publikoaren artean. Izan ere, "kantauriar kostaldeetan arrantzatutako arrain hau kalitate handiko produktua da" diote kanpainaren sustatzaileek.