Baserrietan lapurretak ekiditeko kanpaina jarri dute martxan

Mirian Biteri 2011ko uztailaren 18a

Ertzaintzak prebentzio kanpaina berria jarri du egunotan martxan, baserrietan lapurretak ekiditeko. Besteak beste, ohartarazi dute ez fidatzeko ez ohiko aitzakiak eta galderak egiten dituztenekin, eta auto-matrikulak eta pertsonen deskribapena gordetzeko gomendioa egin dute.

Adibide moduan jartzen dituzte 'galdu egin naiz', 'lan bila nabil' edo 'hemen inguruan bizi al zara' bezalako esaldiak. Horren harira, ohartarazi dute baserritarrekin hitz egin nahi dutela informazioa lortu eta gero bertan edo inguruko baserrietan lapurreta egiteko, eta hori dela-eta, inguruan bizi direnen gaineko informazioa ez emateko gomendatu dute.

Horretaz gainera, etxean egonda ere, leihoak eta ateak itxita izatea agintzen du diptikoak. Horrekin batera, gogorarazten dute 112 larrialdietako telefono zenbakia uneoro dagoela eskura.

Esperientzia pilotu hori oraingoz Durango eta Gernika aldean egingo dute, eta hitzaldi informatiboak eskaintzean eta diptikoak banatzean datza. Horretaz gainera, Ertzaintza patruilen eta bizilagunen arteko komunikazioa bultzatu nahi dute.

Hemen, Ertzaintzak argitaratu duen orria, hainbat aholkurekin:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak