Bost domina lortu dituzte bertoko kirolariek Basaurin

Asier Alkorta 2011ko uztailaren 18a

Iñigo Uribarren, Jonathan Perez, Istar Dapena, Maialen Axpe eta Mikel Blanco izan dira bertora domina bat ekarri duten kirolariak. Uribarrenek eta Dapenak brontzea lortu dute, Perezek urrea eta Blancok eta Axpek zilarra.

Iñigo Uribarrenek gizonezkoen mailan hirugarren postua bere egin eta brontzea eskuratu zuen. Jonathan Perezek pertiga jauzian  lehen postua eskuratu zuen eta ondorioz urrezko domina jaso zuen. Istar Dapenak ere pertigan parte hartu zuen eta laugarren egin zuen; aurretik lortutako markekin brontzea bere egin zuen.Pertigan, nesketan, Maialen Axpek zilarra lortu zuen, marka pertsonala gaindituta. 800 metroko lasterketan Markel Blancok lortu zuen zilarra.

Dominak lortu zituzten kirolarietaz gain, Jian Chen Yin Arrasate-Kanpazarreko kirolariak ere marka ona egin zuela esan dute zaleek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak