Aste bukaerako etapak leku pribilegiatuan ikusteko aukera izan dute. Uztailaren 15ean, egubakoitza, Pau-n hasi eta Lourdesen bukatutako etapa ikusi zuten. Aubisque eta Soulor igo zituzten ziklistek, eta oñatiarrak Aubisquen izan ziren. Zapatuko etapa, ostera, Plateau de Beille-n ikusi zuten.
Markelekin egon ziren
Zapatuan, Markel Irizar herrikidearekin egoteko aukera izan zuten. "Gustura zegoan, hala ere aurreko egunean jausi egin zen eta saihets bat hautsita zuen", azaldu du Lizarraldek.
Azkeneko urteetan moduan kamioikada bat jan eta edan eraman zuten: "Hobe da soberan izatea eta ez faltan", azaldu du Lizarraldek zenbat jan eta edan eraman duten galdetuta. Argazkiak: Jexux Inza.