Errenta aitorpen kanpainan 126 milioi euro batu dira, iaz baino 15 gehiago

Leire Kortabarria 2011ko uztailaren 15a

Foru Aldundiak aurtengo errenta aitorpen kanpainaren gaineko datuak argitaratu ditu. Aurten 126.315.719 euro bildu ditu, iaz baino 15 gehiago. Krisiaren eraginez, iaz eta aurten aitorpen gutxiago aurkeztu dira (aurten, 438 gutxiago), baina aurten diru gehiago bildu da, 400 euroko kenkaria kentzeagatik eta aurrezpenaren errentei %20 (lehen %18) aplikatzeagatik. Bi horiek izan dira aurtengo kanpainako bi ezaugarri nagusi.

Kanpaina bukaeran, 336.063.364 euro itzuli dira, eta horietatik, 7 baino gutxiago falta da itzultzeko. Sei hileko epean egingo dute hori.

Saldoa, ohi bezala, negatiboa izan da: -209.747.645 euro.

Bestalde, aurten, onartutako autolikidazio proposamenak aurkeztutako aitorpenen %49,7 izan dira, eta, aurreko urtean, % 46,1 izan ziren. 224.066 autolikidazio proposamen bidali ziren, hain zuzen ere zergadunen %54ei. Horietatik 193.588 aitorpen onartu ziren.

Aitorpen motari dagokionez, honela banatu dira: onartutako autolikidazio proposamenak, %49,7; mekanizatuak, %25,6; Internet bidezko aitorpenak, %24; eta paperezkoak, %0,7.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak