Suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu zirenerako, eta autoen burdinen artetik ateratzen saiatu zirenerako, hilda zeuden biak. Istripuaren ondorioz, ilara luzeak sortu ziren inguruan eta Ertzaintzak trafikoa Aretxabaleta barrutik bideratu zuen. Saihesbidea itxita egon zen.
Burdin artean harrapatuta
GI-627 errepideko 31. kilometroan gertatu zen istripua. Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, bi autoak elkarren aurka, aurrez aurre, jo zuten. Lekukoek adierazi dutenez, talka gogorra izan zen. Anbulantziak bertaratu zirenean, burdin artetik ateratzea zaila egin zitzaien eta Zubillagako suhiltzaileak bertaratu ziren gorpuak ateratzera. Luze joan ziren erreskate lanak.
Gorpuak Donostira
Gorpuak, 23:30ak pasatxo jaso zituzten errepide ertzetik eta Donostiako auzitegiko patologia zerbitzura eroan zituzten, epailearen aginduz. Istripuaren gaineko argibideak emango dizkien lekukoak nahi ditu Ertzaintzak. Hala, Gipuzkoako trafikoko unitateko telefono hau jarri du herritarren eskura: 943 53 91 25.