Bi hilabeteko epean udaletxeekin duen zorra kitatzeko exijitu dio Aldundiari, eta sei hilabeteko epean egoerari irtenbidea emango dion proposamena aurkezteko.
Egoera jasanezina dela azaldu du Batzar Nagusietan Susana Gartzia sozialistak eta Politika sozialen saileko diputatu Ander Rodriguez arrasatearrari eskatu dio negoziazioak berriz abiarazteko. Zortzi milioi euroko zorra dagoela azaldu du Gartziak eta zerbitzua etetea saihesteko hainbat Udalek euren gain hartu behar izan omen dute berez eurena ez den konpetentzia bat. Gartziaren esanetan egoera horretan dira, beste batzuen artean, Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko zahar egoitzak.