Xabier Lete poetaren memoria denboran manten dadin antolatu du Foru Aldundiak sariketa. Lehenengo poesia saria izango da, eta edonork parte har dezake. Euskaraz idatzitako lan originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Lanak gai librekoak izango dira eta 800 lerro izan beharko dute, gutxienez. Lanak helbide honetara zuzendu beharko dira: Koldo Mitxelena Kulturunea, Urdaneta Kalea 9, 20006 Donostia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro bulego propio nahiz itunduetan aurkeztu behar dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.