Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan Udaixe eta Udaero udako ekimenei esker, Arrasate, Aretxabaletako eta Eskoriatzako 21 gaztetxo Lagara joan ziren piraguan ibiltzera. Itsasoa baldintza onenetan egon ez arren eta euria egin zien arren, ederto ibili ziren , umoreari eutsiz. Gaur Aitzorrotzera joango dira gaua bertan pasatzera, izarrei so lo egitera. Gaurkoan eguraldia lagun izatea espero dute izarrek ikusteko ezinbestekoa delako.