Ainhoa Galdos (EAJ) eta Rafaela Romero (PSE-EE) batzorde banako buru izango dira Batzar Nagusietan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 13a

Batzar Nagusietako batzordeburuak eta kideak izendatu dituzte eta bost Bilduren eskuetan izango dira, EAJrenean hiru eta PSE-EEren ardurapekoak izango dira beste bi. Hain justu ere, bi debogaoiendar izango dira batzorde banaren buru. Ainhoa Galdos jeltzalearen ardurakoa izango da Euskararen erabilpen eta Normalizazio politikak, eta Rafaela Romero sozialistaren ardurakoa, berriz, Berdintasun eta Giza Eskubideena.

Honako hauek dira batzordeak eta batzordeburuak:

Bildu:

  • Kultura, gazteria eta Kirola: Iñaki Agirrezabalaga.
  • Foru administrazioa eta funtzio publikoa: Iban Asenjo.
  • Ogasuna eta finantzak: Gurutze Bastarrika.
  • Ingurumena eta Lurralde antolaketa: Iñaki Azkarate.
  • Migrazio politikak eta Herritarren partehartzea: Idoia Ormazabal.

EAJ:

  • Gizarte politikak: Joseba Antxustegi.
  • Berrikuntza Landa Garapena eta Turismoa: Arantza Tapia.
  • Euskararen erabilpen eta Normalizazio politikak: Ainhoa Galdos.

PSE-EE:

  • Berdintasuna eta Giza Eskubideak: Rafaela Romero.
  • Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak: Lore Suarez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak