Gatzagako auto igoera zapatuan, lau txandarekin

Xabier Urtzelai 2011ko uztailaren 15a

Gatzagako auto igoerak ibarreko hamasei pilotu batuko ditu bihar, zapatua. Eta guztira 70 pilotu pasa elkartuko dira irteera puntuan, Maulandan: "Aurten ere irteera lehenagotik egiteko proposamena egin diogu federazioari, baina ezetz esan digute, 500 metro irabazteko ez duela merezi arriskuak hartzen ibiltzeak", adierazi digu antolatzaile lanetan dabilen, eta bihar Golf GTI barruan joango den Ander Corcuerak –lider dago Formula Libre kategorian–.

Corcuerak debuta egingo du etxean: "Ez naiz zaleen animuekin burua galtzen duen horietakoa, ez nuke nahi, behintzat [Barre]; ea lasterketa arazo barik amaitzen dugun". Iaz etxeko hainbatek ezin izan duten proba amaitu, tartean Mikel Otxoak: "Aurten debekatu egin digute autoa zeharka eramatea, eta kontutan izan beharko dugu hori. Guztira lau txanda egingo ditugu, baina horietako bat ikuskizun apur bat emateko baliatuko dut, eta besteak denbora ona egiteko". Izan ere, igoera luzatu beharrean laugarren txanda bat egingo dute: "Pilotuek gehiago gozatzeko aukera izan dezaten".

Ikusleendako oharra

Udanako Igoeraren ostean federazioko ordezkariak oso serio jarri dira segurtasun neurriekin. Hala, pilotuei drifting-a egitea edo autoa zeharka eramatea debekatu diete, eta ikusleek haserre hartu dute erabakia: "Gorlan ikusleak oso ondo portatu ziren, baina Urkiolako lasterketa pasada bat izan zen, komisarioei denetik bota zieten-eta, ohiu egin... Bolondres lanetan, eta halakoak aguantatu behar izatea ere...".

Lasterketan egongo diren Debagoieneko pilotuak

Aitor Zabaleta    BMW Lola Diamante
Ruben Nogueiras    Silver Car 1000
Aitor Ramirez    BMW 320 ST
Lertxundi    BMW M3 e36
David Ardions    Mitsubishi Evo II
Ander Corcuera    VW Golf 1.8 GTI
Asier Mugartza    Renault Clio Sport
Mikel Otxoa    BMW Touring
Aitor Arnaiz    Renault 5GT Turbo
Emilio Huerta    Peugeot 306 GTI
Igor Orobengoa    Seat Ibiza Cupra D
Alberto Murillo    Citroen Saxo VTS
Inhar Amenabar    Renault 5 GT Turbo
Gorka Idigoras    Opel Astra GSI
Asier Samaniego    BMW 325i e36
Joseba Frutos    Citroen AX GTI

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak