Agustin Markaide, Espainiako ekoizle eta banatzaileen zuzendaritzan

Leire Kortabarria 2011ko uztailaren 13a

Eroski taldeko presidentea, Agustin Markaide, Aecoc elkarteko zuzendaritza batzordeko kide berria da. Espainiako ekoizpen eta banaketa arloetako 25.000 enpresa inguru batzen ditu Aecoc elkarteak.

Markaiderekin batera, Aecoc-en zuzendaritza batzordera beste bi enpresaburu sartu dira: Corporación Alimentaria Peñasanta (Capsa) enpresako kontseilari Pedro Astals eta Procter & Gamble Iberiako kontseilari Carlos Matos.

Organu horrek Aecoc-en zuzendaritza, gobernua eta kudeaketa eramaten ditu. Aecoc-ek prentsa ohar baten esan duenez, elkartearen helburua da "Espainian enpresa-ehun eragingarriago eta lehiakorragoa bultzatzeko, industriaren eta banaketaren indarrak batzea".

Enpresei estandar teknologikoak, kudeaketa-praktikak, ezagutza eta formakuntza ekartzeko lan egiten du Aecoc-ek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak