Intxortako ibilbidea markatzeko seinaleak ipintzen hasi dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko uztailaren 13a

Gezi formako zazpi seinale ipiniko dituzte; datorren astera arte luzatuko dira lanak.

Gipuzkoako Mendi Federazioko langileak martitzenean hasi ziren Intxortako ibilbide tematikoan gezi formako seinaleak ipintzen. "Ibilbidea balizatuta dago eta lasai asko egin daiteke seinale zuri-berdeak jarraituz", adierazi du Gipuzkoako Mendi Federazioko teknikari Urdin Elortzak. "Seinalizaziorekin amaitzeko geziak eta Herriko plazako panela ipini behar ditugu". 

Bi ibilbide homologatu

Ordubeteko ibilbidea da, bisitaria herrigunetik abiatu Asentzioko lubakietaraino eraman eta Salbador ermitatik bueltan herrira ekartzen duena. Ibilbidea hobeto seinalitzatzeko ipiniko dira geziak; material sintetiko batekin egindakoak dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak