Madrilgo Becerril de la Sierra herrian egingo duten Espainiako mtb txapelketan Euskal selekzioa ordezkatzen izango dira Mugarri-Jay taldeko Alex Goirizelaia, Iker Eskibel eta Jon Ander Kortabarria. Egubakoitzean Goirizelaiak Team Relay proban parte hartuko du, eta domekan izango dute XC lasterketa. Kadete mailako txirrindulariek, berriz, Lizarralde Kirolak taldeko Julen Axpek eta Adrian Orunak Aragoiko Caspe herrian izango dute lasterketa, domekan.