Elkarlan horren bidez, Jatetxeen Berrikuntza eta Kudeaketa Masterra garatuko da, hainbat ikastarorekin. Bestalde, Kalitatea Fundazioak Gastronomia eta Sukaldaritza-Artean Gradua sustatuko du. Urrian hasiko dira hori ematen.
Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Kalitatea Fundazioko zuzendari Amaya Luquinek sinatu dute hitzarmena, eta bi helburu beteko dituzte: gastronomian, orokorrean, formakuntza, ikerkuntza eta berrikuntza sustatu; eta, bestetik, Euskadiko landa eta itsas produktu "kalitatezkoak" ezagutarazi.
Hego Euskal Herrian eta Espainian Zientzia Gastronomikoak ematen dituen fakultate bakarra izango da Basque Culinary Center.