Iban Velasco: "Espainiako Vueltan egon nahi dut; sei aste ditut ondo errekuperatzeko"

Irati Goitia 2011ko uzt. 12a, 20:20

Zapatuan itzuli zen etxera Iban Velasco Euskalteleko txirrindulari arrasatearra, egubakoitzean egin zioten ebakuntzaren ostean. Gogoratu Tourreko bosgarren etapan erorikoa izan zuela eta lepauztaia hautsi zuela. Gu gaur berarekin izan gara, eta dagoeneko Espainiako Vueltan pentsatzen dabilela esan digu.

Tourreko bosgarren etapan izan zuen erorikoa eta horren ondorioz, lepauztaia hautsi zuen. Bilboko San Sebastian klinikan egin zioten ebakuntza eta oso ondo joan zela adierazi digu, nahiz eta zuen haustura nahiko txarra izan, lepauztaia sei zatitan zuen-eta apurtuta. Guztira 13 torloju jarri dizkiote.

Baina Velasco Espainiako Vueltan pentsatzen dabil dagoeneko. Gaur arratsaldean medikuarenera doala esan digu eta bihar, akaso, errodiloarekin hasten utziko diotela pentsatzen du.

Espainiako Vuelta buruan, baina Tourra ere badabilela jarraitzen esan digu. Aitortu digu gogorra egiten zaiola telebistaz etapak ikustea.

Erdi txantxetan gaineratu digu pentsatzera iritsi dela etxean hobeto dagoela, azken egunotan Tourrean gertatu diren erorikoak ikusita, Vinokurovena eta Hoogerlandena adibidez. Hala ere, Tourra tourra dela esan du; eta, nahiz eta, erorketak izan txirrindulariak beti nahi izaten duela bertan egotea.

Markel Irizar txirrindulari oñatiarra lan oso polita egiten dabilela ere esan digu. Euskalteleko lider Samuel Sanchezen inguruan galdetuta, gogotsu ikusten duela esan digu eta etapa bat irabazteko kemenarekin. Podiumera igotzea zail izango duela ere esan digu, lehenengo etapan denbora galdu zuelako eta taldekako erlojupekoan ere ez zutelako lan oso fina egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak