Josu Garai arrasatearrak irabazi du Argizaiola argazki saria

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 8a

Euskal Herriko argazkilarien artean altxorrik preziatuena irabazi du Josu Garai argazkilari arrasatearrak: 'Argizaiola Saria'. Garaik 'Senegal' izeneko argazkiarekin irabazi du lehiaketa. Argazkian Senegaleko mutikotxo bat azaltzen da, kotxe baten leihatilatik barrualdera laguntza eske eta etsipenez begiratzen duena. Autoaren barruan, gizon heldu batek beste alde batera begiratzen du, umearen deiari kasu egin gabe. Une horrek duen indarra eta bere baitan daraman mezu gordina txuri beltzez azaldu ditu Garaik, kontra-argian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak