Uztaileko Udaero ekimenean dabiltzan Aretxabaleta eta Eskoriatzako 12-17 urte bitarteko neska-mutikoek, 28 lagun guztira, Andramari auzoan pasa zuten eguna atzo, eguena. Kontatu digutenez, bertan, txerrikiekin parrillada ederra egin zuten eta bazkalostean, egunak altxatu zuela-eta Albiñara joan ziren bainua hartzera. Urtegian, batzuk bainatu egin ziren eta beste batzuk, berriz, jolasean ibili ziren: mahai jolasetan, futbolean…, “primeran pasatuz”. Udaero proiektuko hurrengo ekimena hilaren 11 egingo dute, astelehenean: Gamarrako igerilekuetara egun pasa joanez. Azken festa 18rako iragarri dute: urteroko azken festa eta kontzertua izango dute herrietako musika talde gazteekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.