Josu Urrutia da Athletic-eko presidente berria

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 8a

Fernando Gartzia Makua orain arteko presidentea garaitu du Josu Urrutiak (Lekeitio, 1968) gaurko hauteskundeetan. Athltetic-eko bazkideek hala aukeratu dute. Urrutiak 11 hautestontzietatik denetan irabazi du, batean izan ezik eta 1.500 botoren aldea atera dio Makuari. "Atlhtetic bat eginda" dagoenean "oso indartsua" dela gogorarazi du Urrutiak hauteskundeak irabazi eta lehen berbaldian. Euskaraz hasi du kargua hartu osteko hitzaldi laburra. Bestalde, Makuak, guztiei eskerrak emanez eta batasuna aldarrikatuz Ibaigane utzi du, jendearen txalo artean.

Inoizko parte hartzerik handiena izan da: 21.009 bazkidek eman dute botoa, bazkide guztien %62,05ek. Ibaiganen jarri dituzte hautestontziak eta bertatik igaro dira klub zuri-gorriaren 20.000 bazkidetik gora, horien artean, bazkide ospetsu ugari: futbolari ohi, entrenatzaile, agintari…, baita Lopez lehendakaria edo Bilbao ahaldun nagusia ere.

Urrutiak irabazita, Marcelo Bielsa argentinarra izango da zuri-gorrien hurrengo entrenatzailea. Realekoa izateko negoziaziotan aritu zen, txuri-urdinak Montanierren alde egin aurretik, eta Realeko lehen taldeko eta harrobiko jokalarien bideo ugari ikuskatu zituen. Bielsak, hortaz, ia Montanierrek baino hobeto ezagutzen ditu Realeko jokalariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak