Mondragonek kooperatibetako 450 zuzendari elkartuko ditu Kursaalen

Leire Kortabarria 2011ko uztailaren 7a

Bihar, egubakoitza, urtean behin egiten den Zuzendariak Garatzeko Foroaren laugarren edizioa izango da Donostiako Kursaalen. Bertan, Mondragon Korporazioko kooperatibetako zuzendari taldeak elkartzen dira, esperientziak partekatzeko eta enpresaren kudeaketaren arloko uneko gaiei buruz gogoeta egiteko. Hala, 450 zuzendaritik gora batuko direla esan du Mondragonek. Aurten, honako gaia aukeratu dute: Enpresa eraldaketa: estrategia lehiakorra eta bisio partekatua.

Foroa 09:00etan hasiko da, eta Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakari Jose Mari
Aldekoak parte hartuko du, Mondragonen etorkizunaren bisioa, erronka eta estrategiak hitzaldiarekin.

'Best seller' egilea enpresa munduan

Ondoren, nazioarteko hizlari Raul Peralbak hitz egingo du, birposizionamendu
estrategikoaren kontzeptua azaltzeko. Eta geroxeago Jack Trout mintzatuko da, mundu osoan
estrategiari buruz aditurik entzutetsuena eta "posizionamenduaren" gurasotzat jotzen dena.

Bere argitalpenak best seller izan dira, eta testu liburuak dira unibertsitateetan eta negozio
eskoletan. Hitzaldian "hiperlehiakortasunaren aro honetan estrategia lehiakorrak jokatzen duen
rola" azaltzen saiatuko da, azaltzen du Mondragon Korporazioak.

Amaitzeko, giza adimenaren eta ikaskuntzaren ikerlari gorenetakoa den Mario Alonso Puigek
(Fellow Medikuntzan eta Kirurgian Harvardeko Unibertsitatean) lidergo partekatuaren bitartez
bisio partekatua nola sortu azalduko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak