Bilbao BBK Live jaialdia gaur hasiko da, Coldplay talde ospetsuaren kontzertua tarteko

Asier Alkorta 2011ko uzt. 7a, 12:32

BBK Live jaialdia gaur hasiko da, Bilboko Kobetamendin. Jaialdia 18:30ean hasiko da eta besteak beste, Coldplay taldea izango da gaurko izar nagusia, gainerakoak gutxietsi gabe. Ken Zazpik ere gaur emango du kontzertua. Bertara joango direnei doako autobus zerbitzua (Termibusetik irtengo dutenak) erabiltzeko gomendioa egin die antolakuntzak. Gaur Kobetamendi jendez beteko da eta bihar eta etzi ere ez da gutxiagorako izango.

Bilbao BBK Live-rako sarrerak aldez aurretik eskuratu ahal izango dira BBKren bidez edo horretarako prestatutako guneeta (Sarrerak).

Bilbao BBK Live-k txarteldegiak izango ditu jaialdi barruan eta bertan sarrerak erosi, gonbidapenak edo akreditazioak jaso edo inprimatu gabeko BBKren sarrerak (Internet, tf.) jaso ahal izango dira. Hala ere, egokiena da Internet edo telefono bidez erositako sarrera hauek BBK-ko kutxazain zerbitzuanitzetan jasotzea. Sarrerak Jaialdiko egunetan ere erosi ahal izango dira Bilbao BBK Live-ko txarteldegietan. Txarteldegiko prezioa aldez aurretikoa baino garestiagoa da.

Txarteldegi hauetako ordutegiak hurrengoak izango dira:

  • Gaur: eguerdiko ordu batetik goizaldeko ordu batera.
  • Bihar, egubakoitza: eguerdiko ordu batetik goizaldeko ordu batera
  • Etzi, zapatua: eguerdiko ordu bietatik goizaldeko ordu batera

Aldez aurretiko bonoak zein jaialdiaren egunean bertan erosten direnak pultseren ordez aldatu beharko dira zerbitzu honetarako jaialdiak prestatu dituen txarteldegietan. Hauek jaialdiaren sarreran egongo dira “Eskumuturrekoak” izenpean. "Eskumuturrekoak nahi beste aldiz sartzeko eta irteteko eskubidea emango du, 05:00ak arte. Eta bide beretik, eskumuturreko horiek ezingo dira beste inorekin aldatu", diote antolatzaileek.

Taldeak egunez egun

  • Gaur, eguena: Coldplay, Blondie, Beady Eye, The Twilight Singers, Crystal Castles, Russian Red, Ken Zazpi eta neon Trees.
  • Bihar, egubakoitza: Suede, Kasabian, Kaiser Chiefs, The Mars Volta, Vetusta Morla, TV On The Radio, !!! (chk chk chk), Noisettes eta Zarama.
  • Etzi, zapatua: The Black Crowes, The Chemical Brothers, Jack Johnson, Thrity Seconds to Mars, M-Clan, Les Savy Fab, Seasick Steve Japanese Voyeaurs eta Enkore.

Kobetamendira heltzeko aukerak

  • Autobusez:Doako autobusak Termisbusetik, San Mameseko atzeko aldetik, eta barakaldoko BEC!-etik irtengo dira hurrengo orduetan: eguena (uztailak 7) goizeko zortzietatik igandeko (uztailak 10) eguerdiko 3ak arte etengabe ibilko dira. Maiztasuna beharraren araberakoa izango da, puntako orduetan 3-4 minutuero irtengo direlarik.
  • Oinez: oinezkoentzako bidea Termibus/San Mamesetik hasten da eta, Bentazarra pasarelatik igaroz, Kobetarako bidea hartzen du, ondoko planoa adierazten duen bezala. Bidea seinaleen bidez adierazita dago eta oinez 20 minututan egin daiteke.
  • Autoz: Bilbao BBK Live’-eko aparkalekua Barakaldoko BEC!-ean egongo da:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak