Gustura asko ibili ziren 32 gazte eskoriatzar, atxabaltar eta arrasatearrak. Euren artean ezagutzeko aukera izan zuten eta egun osoa elkarrekin konpartitu ahal izan zuten.
Aretxabaletara bueltan, Arrasateko gazteek Aretxabaletako gaztelekua ezagutzeko aukera izan zuten.
Gaur, uztailak 7, Arrasateko Udal Kiroldegian izango dira ping-pong txapelketa eta skate txapelketa antolatzen. Arratsaldean, aldiz, eskulan tailerrak egongo dituzte. Bateratze ordua 11:00etan izango da Kiroldegian bertan.

