Lau debagoiendar Lezetxikin

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 6a

16. urtez jarraian Lezetxikin dihardute hainbat ikaslek indusketak egiten Alvaro Arrizabalagarekin. Tartean dauden lau debagoiendar: Amaia Agirre eta Aitor Juaristi arrasatearrak, David Cano oñatiarra eta Martin Arriolabengoa aramaioarra. Hilaren 13ra arte egongo dira han. Azken lau urteen antzera, Barandiaranek ukitu bako mailatan dihardute lanean eta oraingoz sabaitik eroritako harriak topatu dituzte. "Horien azpian badago oraindik material arkeologikoa", dio Arrizabalagak.

Orain arte Barandiaranek egindako gida erabili dute oinarri moduan, baina maila horietatik haratago indusketak egin ondoren, zer topatu dezaketen ez dakite. "Hemendik aurrera zer egongo den jakitea ezinezkoa da. Hori da arkeologiak duen mirari txikia. Beheko haitzarekin topo egin arte lanean jarraituko dugu", esan digute. Dakitena da maila geroz eta zaharragoak izanik, aurki dezaketena "oso interesgarria" izan daitekeela Euskal Herriko arkeologiarendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak