Aurten 5.000 lanpostu sortuko direla uste du Confebaskek

Leire Kortabarria 2011ko uztailaren 6a

Miguel Lazpiur bergararrak, Confebaskeko presidenteak, esan zuen Euskal Autonomia Erkidegoan, aurten, 5.000 lanpostu sortuko direla, patronalaren iritziz.

Confebasken iritziz, Lazpiurren ahotan, lanpostuak sortuko dira, gaur egungo ekonomia egoera "ziurgabetasun handikoa" den arren. Horien artean, Greziaren egoera aipatu zuen. Dena dela, itxaropentsu agertu zen: "Ea aurten arnas har dezakegun eta datorren urtea hobea den".
Ekaineko langabezia datuak (144.414 langabe daude, maiatzean baino 3.933 gutxiago (-%2,65) ere baloratu zituen: esan zuen "hobetu" egin dela datua, baina ez Confebaskek "nahi beste".

Lazpiurren bloga

Adierazpen horiek Confebasken webgune berritua aurkezteko ekitaldian egin zituen Miguel Lazpiurrek. Webgune horretako berritasunetako bat da Lazpiurrek berak, presidente gisa, astero eguneratuko duen bloga.
Nuria Lopez de Gereñu, Confebaskeko idazkaria, ere ekitaldi horretan izan zen, eta webgunearen berri eman zuen; besteak beste, nabarmendu zuen herritarrek ekonomia gaietaz iritzia emateko aukera izango dutela bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak