Elena Herrarte: "Euskara batuaren sorrera eta euskararen normalizazioan duen garrantzia aztertzen duen ikerketa ulerterreza egin gura izan dugu"

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko uzt. 5a, 16:10

Bost urtetako ibilbidea duen Garabide Kultur elkarteak, Hizkuntzaren estandarizazioa, Euskararen berreskurapena izeneko liburua eta dokumentala aurkeztu du gaur, martitzena, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan. Iaz argitaratutako lanaren ondotik dator honakoa; euskara batuaren sorrera eta euskararen normalizazioan euskara batuak izan duen garrantzia du oinarri.

Garabidek, hizkuntza gutxituak ditu ikerketen oinarri, eta bereziki, Hego Ameriketako herri indigenak ditu lan-esparru; hala ere, ekimenaren bultzatzaileak harriduraz eta pozez hartu dute Euskal Herrian gaur aurkeztu duen ikerketak izan duen oihartzuna. Euskararen inguruan asko badira egindako lanak, Garabide Kultura elkarteko Elena Herrartek dio, azterketa horrek badituela berrikuntzak: "modu sistematiko, didaktibko era zabalkundea helburu egindakoa da; guztiontzako erabilgarri eta ulerterreza egitea lortu dugulakoan gaude".

Gaur aurkeztutako lanak liburudendatan salgai daude baina baita www.garabide.org helbidean ere eskuragarri.

Jarraian duzue, Elena Herrartek, Garabideko kideak, gaur goizean, Arrasate Irratian eman dituen azalpenak entzuteko bidea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak