Abentura egun betea izan zuten atzo Txaxtxilipurdiko neska-mutikoek Lekunberriko Beigorri parkean. "Adrenalina apur bat" askatzeko aukera izan dute Arrasate, Eskoriatza eta Aretxabaleta 24 gaztetxok. Altuerari ezelako beldur barik, zuhaitzik zuhaitz plataformetan ibili ziren, oztopoak gainditzen eta ostean Betelu errekan hartu zuten bainua, ur-jauzi eta txirristetan jolastu eta eguzkia hartzera. Udaixe izeneko egitasmoaren barruan kokatzen da atzoko irteera eta hurrengoa Orienting lasterketa izango da Urkulun; gaur 10:30ean aterako dira Garibatik (Arrasate).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.