Herri guztietan dago langabe gutxiago

Leire Kortabarria 2011ko uztailaren 4a

Ekainak eman du urteko orain arteko langabezia datu onena bailaran: 2.984 langabe (tasa: %9,63), maiatzean baino 92 gutxiago. Gainera, herri guztietan dago langabe gutxiago. Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren datuak dira.

Herriz herri, hauek dira ekaineko langabezia datuak. Hurrenez hurren, kopuru absolutua, langabezia tasa eta bakoitzaren bariazioa maiatzetik:

  • Antzuola: 84 (-1), 9,23 (-0,22)
  • Aretxabaleta: 291 (-17), 9,02 (-0,52)
  • Arrasate: 1.246 (-44), 10,77 (-0,38)
  • Bergara: 768 (-11), 10,70 (-0,16)
  • Elgeta: 36 (-8), 7,32 (-1,62)
  • Eskoriatza: 193 (-4), 9,28 (-0,2)
  • Leintz Gatzaga: 5, 3,76 (=)
  • Oñati: 361 (-6), 6,68 (-0,11)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak