Finkatu da Kutxa, BBK eta Vitalen akzio kopurua kutxa bateratuan

Leire Kortabarria 2011ko ekainaren 30a

Komunikabideen arabera, Kutxa ez zegoen konforme AFI erakundeak eman zion balorazioarekin: %26,6 eta %30,3 artean.

Atzo, azkenean, negoziazioek fruitua eman zuten eta beste pauso bat eman zen hiru kutxen bategitea egia izateko.

Garrantzitsua zen kutxa bakoitzaren akzio kopurua finkatzea, izan ere, horren araberakoa izango dira kutxa bakoitzak aurrezki kutxa bateratuan izango duen aginte maila, jasoko dituen irabaziak eta bere Gizarte Ekintzarako kudeatu ahal izango duen zatia. Gizarte Ekintza izango da Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako kutxek modu bananduan izango duten ekintza bakarra.

EAJ eta PSE-EE, alde

Orain, administrazio-batzordeek egin beharko dute bategitearen alde. Kutxaren kasuan, honakoek osatzen dute batzordea: EAJ (7 kide), Hamaikabat (5 kide), eta PSE-EE, CCOO, EA, Aralar eta EB (bana). Bategitea onartzeko, gehiengo sinplea behar da. Orain arte, EA da bategitearen aurka izan den bakarra; EAJ eta PSE-EE alde daude, eta gainerako alderdiak baiezkoa diote, baldintza batzuk beteta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak