Iraunkorragoak izateko neurtzen da karbono arrastoa. Labur esanda, ekoizpen-unitate batek (produktu batek, jateko batek…) bere ziklo osoan –ekoizten denetik botatzen edo birziklatzen den arte– zuzenean edo zeharka sortzen duen CO2 kopuruari deitzen zaio horrela. Beraz, enpresendako tresna baliagarria izan daiteke, gero eta kalte ekologiko txikiagoa egiteko.
Aliatec-eko aditu Julen Rekondoren arabera, enpresendako komenigarria da euren karbono arrastoa txikitzea, gaur egun "iraunkortasuna eta errentagarritasuna lotuta doazelako", bere hitzetan.
Esperientzia arrakastatsuak
Jardunaldia 09:30ean hasiko da, Garaiako presidente Jesus Maria Herrastiren ongietorri hitzekin. Segidan, Aliatec-eko zuzendari orokor Anxo Mourelle-ek industrian karbono arrastoa aztertzen Aliatec-ek duen esperientziaz hitz egingo du. Ondoan S. Coop-eko Agustin Espartak, MUko Ekodiseinu gelako Daniel Justelek eta Vicinay Cadenas enpresako (karbono arrastoaren gianeko estrategiak arrakastarekin aplikatu dituen enpresa bat) David Hernandezek berba egingo dute.
Izena eman nahi duten enpresek 944 723 597 telefonora deitu dezakete horretarako.