Astore utzi eta Nike etxearekin fitxatu du Realak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 29a

Azkeneko 17 urteotan Astore marka arrasatearrak Reala jantzi ostean, Nike izango da hurrengo urteotan elastiko txuri-urdinak diseinatu eta Reala jantziko duena. Atzo aurkeztu zituzten Anoetan ekipamendu berriak. Zeintzuk politagoak, Astore arrasatearrarenak (mendeurrenekoa eta iazkoa) ala Nike multinazionalaren berria?

Realeko zaleek uztailaren 8tik aurrera eskuratu ahal izango dituzte kamisetak eta beste produktu batzuek osatzen duten bilduma berriaren produktuak. Egun hori iritsi arte Realaren denda ofiziala, Anoetako Estadioan kokatuta dagoena, itxita egongo da egingo diren moldatze eta dekorazio lanak direla-eta.


Egun horretatik aurrera, lehen ekipazioko 2.300 kamiseta, bigarreneko 1.500, entrenamenduko arropa, paseatzeko arropa eta osagarri guztiak eskura egongo dira soilik Realaren denda ofizialean. Estadiokoa ez da izango denda ofizial bakarra, Realak beste bat irekiko baitu Donostiako erdialdean hurrengo irailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak