Iluntzean tenperaturak jaitsi egin ziren, trumoiak, oinaztuak eta ekaitza izan ziren hainbat tokitan, baina euri askorik ez zuen egin. Gaur freskoago eta atseginago dago. Arrasaten 23 graduko maximoak espero dira gaurko.
Hemen Euskalmeten gaurko egin duen eguraldi iragarpena:
"Tenperaturaren jaitsiera nabarmena. Ipar-mendebaldeko haizearekin, freskatu egingo du, eta oro har, termometroak 21-24 ºC-ren bueltan geldituko dira; pittin bat gorago, Araba hegoaldean eta Nafarroan Iruñerritik behera. Goizean goizetik zerua triste agertuko da eta egunaren lehenengo partean zirimiria egin dezake, batez ere itsasertzean. Arratsaldean, fronte ahul bat iristearekin, euria zabalduz joango da eta zaparradaren bat ere bota dezake, bereziki Kantauri isurialdean. Nafarroa hegoaldean, hodeiak eta ostarteak".