Aurtengo urterako Eroskik dituen lehentasunak dira finantza kostuak murriztea eta negozio ustiaketa egonkor edukitzea, 100 milioiren bueltan, hain justu ere.
Agustin Markaide Eroski Taldeko presidenteak esan duenez, austeritatearekin jarraituko dute aurten ere, baina "azken urtea izatea espero" du. Markaidek dio, ekonomiak, oro har, hobera ez duela egin, baina aurten salmentek gora egitea espero duela.
Elikagaien ordez, iPhonea
Bestalde, krisiagatik, kontsumo ohiturak aldatu direla dio. Elikagaiei gero eta diru gutxiago eskaintzen zaizkiela eta, hala, 8 eurotik bakarra bideratzen dela elikagaieta. "Elikagaietan aurreztu nahi dugu, baina gero dirutza ordaintzen dugu iPhonea erosteko" dio. Bestalde, hipermerkatuetan gero eta jende gutxiago dabilen moduan, supermerkatuetan goranzkoa dela joera dio.
Azkenik, negozio lerrorik ez dutela salduko dio, "ez litzateke inteligentea izango" koiuntura honetan. Eta, gero eta supermerkatu gehiago edukitzea nahi dutela, "jabetzan edo frankizia modura".