Beroaldien ondorio txarrak saihesteko gomendioak eman ditu Osasun sailak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 27a

Etor daitekeen beroaldiak herritarrengan izan ditzakeen ondorio txarrak gutxitzeko, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak hainbat gomendio eman ditu: likido asko edan, bereziki ura; arin jan, entsaladak-eta...; bero gutxien egiten duenean egin ariketa fisikoa...

Hemen gomendioak:

Likido asko edan, bereziki ura, deshidrataziorik ez dakizun gerta. Ez itxaron egarri izan arte edaten hasteko. Saiatu ez hartzen alkohol, kafeina edo azukre gehiegi daukaten edaririk.

  • Arin jan (entsaladak, gazpatxoa, barazkiak, fruta eta abar).
  • Itxi leihoak, eta jaitsi eguzkiak jotako leihoetako pertsianak; bero gutxieneko orduak baliatu etxea haizatu eta freskatzeko.
  • Erabili arropa egokia: zabala, arina eta kolore argikoa, eta oinetakoak ere izan daitezela erosoak eta freskoak.
  • Ahal baduzu, ez irten kalera bero gehien dagoen orduetan.
  • Atera behar baduzu, estali burua eta betaurreko beltzak erabili; saiatu gerizpean ibiltzen.
  • Ariketa fisikoak egin behar badituzu, egizu bero gutxien egiten duen orduetan.
  • Ibilgailua aparkatuta eta itxita dagoela, ez geratu inoiz barruan eta ez utzi ez pertsonarik, ez animaliarik, ibilgailua itzaletan badago ere.
  • Gogoan izan, etxean 35º edo gehiago baldin badaude, haizagailuek ez dute kentzen beroak osasunean dituen ondorio txarrak. Komeni da dutxa edo bainu hotzak hartzea freskatzeko, edo aire girotua daukan leku hurbilen batera joatea.
  • Saiatu zaharrek eta ume txikiek ere gomendio hauek bete ditzaten. Bereziki kontu egin etxean bakarrik bizi direnei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak