Musikazaleentzat erreferentzia bilakatu da zuen ataria...
Joan den urteko urrian hasi ginen eta azken neurketen arabera 400-500 lagun sartzen dira egunero webgunean. Europan leku gutxi izango dira Euskal Herriak bezain beste zuzeneko musika emanaldiak jasotzen dituenik. Lur eremu aberatsa da gurea musikari dagokionean. Zaila izaten da iragarritako emanaldi guztien informazioa biltzea eta hutsune hori betetzea da gure asmoa. Zuzeneko kontzertuak sustatu eta, aldi berean, musikariei zein aretoei beste ate bat irekitzea.
Ez da agenda hutsa baina.
Agendaz gain, argazki galeria bideo galeria eta kronika idatziendako tartea dago. Mahai gainean menua jartzen diegu nolabait erabiltzaileei, beraiek informazio osatuena izateko eta hortik abiatuta aukera dezaten. Oraindik jende asko prentsako klabijarekin dabil, eta webgunearen abantailetako bat zera da: aukera ematen duela informazioa etengabe berritzen joateko, momentu oro eguneratzeko.
Euskal musikaren panorama gaur?
1980ko hamarkadan dena egiteko zegoen eta estimatzekoa da gaztetxeek, fantzineek edota irrati libreek egindakoa. Eszena sortu zuten beraiek. Horri esker gaur egun ia edozeinek dauka zuzenean jotzeko aukera. Musika mugida ikaragarria dago eta Debagoiena da zonalde aberatsenetakoa. Agian gauza berriak ezagutzeko dagoen interes falta da arazorik handiena. Estilo jakin batera lerratzen da jende gehiena.
Argazki erakusketa gertatzen ari zarete.
Bai, Euskal Herri osoko 15 argazkilariren 75 argazki batu eta herriz herri erakutsi nahi ditugu, kultur etxeetan eta horrelakoetan.