Hauxe da iragarpena: "Bero zakarrarekin hasiko dugu astea. Eguzkia indartsu eta hego-haizeak bazterrak berotzen jarraituko du, termometroak 40 ºC-ra gerturatuko dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, kostaldean bat-batean hego-haizeak iparraldera egingo du eta bolada gogorrekin joko du, beraz, enbata sartu daiteke arratsaldean zehar. Gainera, beroaren ondorioz, trumoi-lainoak garatuz joango dira eta iluntzerako lehertu egin daitezke hainbat puntutan; ezin dezakegu baztertu, trumoi-zaparradekin batera, txingorra botatzea punturen batean".