200 igerilaritik gora eta emaitza onak Gipuzkoako txapelketan

Leire Kortabarria 2011ko ekainaren 27a

Debagoieneko talde bakarra primeran ibili zen zapatuan eta domekan jokatu zen igeriketa txapelketan, Bergarako igerilekuetan. Aloña Mendi taldean joan ziren Oñatiko igerilariak eta bergarar bat ere, eta leku onean utzi zuten bailara. Hala, Jon Muxika bergararrak Espainiako txapelketara joateko behar zituen denbora minimoak lortu zituen, eta uztailean Mallorkara joango da. 50, 100 eta 200 metroak bizkar estilora egingo ditu.

Antolatzaileak, Bergarako Igeri Elkartekoak, oso pozik daude zelan joan den guztia: Gipuzkoa osoko 214 igerilari batu ziren, 14 ekipotan banatuta, lau kategoriatan: umeak, juniorrak, seniorrak eta promesak. Horietatik 24 debagoiendarrak ziren, 16 neska eta zortzi mutil, kategoria guztietakoak. "Dena oso ondo irten da eta emaitza onak lortu dituzte igerilariok", diote antolatzaileek.

Gipuzkoako honako taldeak etorri ziren: Donostiatik bi talde, Fortuna eta Easo; Zarautz, Ordizia, Hernani, Azkoitia, Azpeitia, Eibar, Irun eta Hondarribia (Bidasoa), Bardulia, Oarsoaldea, Tolosaldea eta Buruntzaldea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak