Zirkuitua mugatzen zuten hesien bi aldeak ikusleek hartuta zeuden; horiek ere, eguzki izpi gogorrei aurre eginez, lasterketan sartuta zeuden zeharo, txalo eta oihuekin gogoz animatzen zuten afrikarrak protagonista ziren lasterketan. Lasterketa amaituta, antolatzaileak pozik zeuden aurtengoak emandakoarekin. Datorren urtean, hamargarrena, prestatuko dutela agindu zuten atzokoan parte hartu eta laguntzaile lanetan jardun zuten guztiei eskerrak emanda.