EHUk lau pertsonako taldea osatu zuten txapelketako sailkapenean sartzeko; bi neska eta bi mutilez osatutakoa, eta tartean izan dira Bergarako Mikel Mujika eta Oñatiko Andoni Correas. Neskek lasterketa oso ona egin zuten eta mutilak ere oso txukun jardun ziren.
Baina horiek ez dira izan debagoieneko ordezkari bakarrak. MUk ere hartu zuen parte txapelketan; Alex Altuna arrasatearra eta Iñigo Tercero oñatiarra izan ziren ordezkariak, baina nesken ordezkaritzarik ez zutenez ezin izan zuten sailkapenerako puntuak lortu.
Hiruk debutatu egin dute
Mujikak hirugarren aldiz hartu du parte txapelketan. Correas, Altuna eta Tercerorendako, berriz, lehenengo aldia izan da aurtengoa eta oso gustura gelditu dira guztiak Pontevedran egindako lanarekin eta emaitzarekin.