Bukatu diren tenporak eta kontra-tenporak; hasi moduan bukatu ere, itsasoko lanbro lainoekin. Baina tartean egun dotoreak izan dira eta horiek esperantza ematen dute, Pello Zabalaren esanetan. Euri askorik ez du egin, ordea, eta horregatik lehortea izateko beldurra ere azaldu du Arantzazukoak. Uztail, abuztu eta iraileko giroen arteko bereizketarik ez du egin; aldiz, bai, zonaldeei dagokienean: gehienetan moduan, uda honetan ere giro seguruagoa izango da Araban, Nafarroan edota Errioxan; aldiz, kostaldean, al tanto egon beharko da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.