Iaz 20 milioiko sarrerak izan zituen Ikerlanek; gehienak, enpresendako I+G proiektuen bidez

Leire Kortabarria 2011ko ekainaren 24a

Mondragon Korporazioko Ikerlan-IK4 zentro teknologikoak iazko ekitaldia 20,2 milioi euroko diru sarrerekin itxi du. Horietatik zati handi bat, 12,7 milioi euro, enpresekin egindako kontratupeko I+G proiektuei dagokie.

Kopuru horiek eta Gestio planean jarritako helburuak bete dituela kontuan hartuta, Gipuzkoako Zentro Teknologikoak 2010eko emaitzak positiboak izan direla esan dezake, batez ere krisi ekonomiko testuinguruan.

Ikerlan-IK4k urteroko Batzar Orokorra egin zuen Garaia Berrikuntza Gunean. Bertan, joan zen ekitaldiko datu ekonomiko nabarmenenak aurkeztu eta enpresarekin harreman estua lortzeko apustua sendotu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak