Debagoieneko triatloi taldeetako ordezkariak Galizian dira, baina ez euren taldeak ordezkatzen, eta bai ikasten dabiltzan unibertsitateen izenean korritzeko gertu. EHUko ordezkariak izango dira Mikel Muxika bergararra (Antxintxika TT) eta Andoni Correas oñatiarra (Oñati TT). Eta MUko ordezkariak izango dira Alex Altuna arrasatearra (Antxintxika) eta Iñigo Tercero oñatiarra (Oñati TT). Astelehenean, Pontevedratik bueltan, GOITBko Harmailatik saioan izango dira.