Lehenengo aldiz Debagoienak bi ordezkari izango ditu Tourra batera korritzen, aste barruan baieztatu duelako Euskaltelek Iban Velasco Tourrean izango zela. Ziklismo zaleak, baina, bigarren baieztapenaren zain zeuden: Irizar bai ala ez? Bada, Radioshack taldeak webgunean iragarri berri du Markel Irizar Tourrean izango dela. Amerikarrek talde hau eramango dute Frantziara:
- Jani Brajkovic
- Chris Horner
- Markel Irizar
- Andrea Klöden
- Levi Leipheimer
- Dmitriy Muravyev
- Sergio Paulinho
- Yaroslav Popovych
- Haimar Zubeldia