Joan zen astean aurkeztu zuten jardunaldi gastronomikoen 8. edizioa. Sasoiko barazkiak, hegaluzea eta esnekiak erabiliko dituzte orain gian Debagoieneko jatetxeek. Baina dena ez da izango jana eta edana. Egitarau zabala antolatu dute horren inguruan. Aste honetan aipagarrienak. Gomiztegi baserrira bisitak, artzain txakurren erakustaldiak eta Jakion Debagoieneko eskualdeko barazki eta fruta kontserbagintza enpresa eta Gatz Museora bisita.
Honako hauek dira, hain justu ere, bisita gidatuak:
- Gomiztegi baserria eta artzain txakurraren erakustaldia. Dastaketa egiten da. Ekainaren 25ean, 11:00etan. Prezioa: 7 euro.
- Iturriko gatza mahaian gozo. Jakion, Debagoieneko eskualdeko barazki eta fruta kontserbagintza enpresa eta Gatz Museora bisita. Produktuen dastaketa egiten da. Ekainaren 26an. 11:00etan. Prezioa: 4 euro.
- Gomiztegi baserriaren bisita, artzaintzaren historia eta esnekien dastaketa: Idiazabal gazta, gazta urdina… Ekainaren 25ean, 11:00etan. Prezioa: 10 euro.
Bisitetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, hauetako telefonoren batean: 943 79 64 63 eta 943 71 89 11.
Zortzi jatetxe eta sasoiko produktuak
Oraingo honetan, Oñatiko Etxe-Aundi eta Goiko Benta; Bergarako Lasa eta Zumelaga; Leintz Gatzagako Soran; eta Arrasateko Hilarion, Santa Ana eta Hamalau. Azken hori lehen aldiz hartuko du parte. Jardunaldiei hasiera emateko, 19:00etan, pintxo banaketa egingo dute Arrasateko Seber Altuben. Jatetxe bakoitzak pintxo bana gertatuko du.
Jardunaldietako egitaraua edo menuak ikusi nahi dituenak Debagoieneko turismoaren gaineko webgunera sartu daitezke.