Oñatikoa da azken elkarte hori eta bertako ordezkari Arantxa Zubiak kontatu digu sekulako mesedea egiten diela gure arteko egonaldiak: kolorea izugarri hobetzen zaiela eta pisua irabazten dutela.
Chernobilgo neska-mutikoek ez ezik euren gurasoek ere izugarri eskertzen dute Euskal Herriko familien ahalegina; baina boluntarioek pozik egiten dute egiten dutena, horren adierazgarri da gehienek errepikatu egiten dutela.