Mutrikuko mendi lasterketan, Arnaiz lehenengo

Xabier Urtzelai 2011ko ekainaren 20a

Duatloi denboraldiaren ostean, eta ordura arteko entrenamenduak emandako gorputzaldiaz baliatuta, Beñat Arnaiz lehenengo izan zen zapatuan Mutrikun egindako mendi lasterketan, Arnoko mendi lasterketan.

Mendiko lasterketetan estreinaldia egin zuen Aretxabaletakoak, baina hasieratik erritmo gogorra jarrita abantaila hartu zuen Arnaizek, eta lasterketa osoa bakarrik egin zuen (1.42). Hala, helmugan bost minutuko aldea atera zion bigarrenari. Debagoiendarren artean Mikel Zubiria aretxabaletarra ere lehenengo hamarren artean sartu zen.

sailkapena, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak